XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela beraz, beldurrez eta gizonezko ahots bata entzuteko desiatzen egon arren, ez zituen iratzarri.

Arraun hotsak entzun zituenean, bihotzak egundoko jauzia egin zion, baina halere ez zituen iratzarri.

Benetan ausarta izan zen Wendy, ezta?.

Haurretariko batek, lo egon arren, arriskua usnatu zuen, eta eskerrak, denen salbaziorako izan bait zen.

Peter salto batean zutitu zen, txakur bat bezain erne, eta deiadar eginez besteak iratzarri zituen.

Gero, geldi geratu zen, esku bat belarriaren kontra zuela.

- Piratak!- oihu egin zuen.

Besteak gehiago hurbildu zitzaizkion.

Irribarre bitxiak argitu zion aurpegia; eta Wendy, honela ikustean, dardarka hasi zen.

Peterren aurpegian irribarre hau azaltzen zenean, inork ez zuen kemenik berari hitzegiteko; isildu eta bere esanetara egotea zen bide bakarra.

Laster izan zuten bere agindu zorrotza: - Denok uretara!.

Haurren izterrek dis-dis egin zuten eta bapatean ez zegoen inoren arrastorik iztinga guztian.

Babesgabetuen Arroka bakar bakarrik geratu zen ur debekatuetan, bera ere babesik gabe balego bezala.

Txalupa gero eta hurbilago zuten.

Piraten untziko txalupa bat zen, eta hiru pertsona zetozen barruan: Smee, Starkey eta preso zeukaten andre bat, Tigridia bera, hain zuzen.

Eskuak eta oinak lotuta zeuzkan eta bazekien nolakoa izango zen bere azkena.

Arrokaren gainean utziko zuten, bere heriotza surtan erretzea edo torturaz hiltzea baino ikaragarriagoa izan zedin, izan ere hauen leinuko liburuek diotenez, uretan zehar ez omen dago paradisurako biderik.

Baina halere, tente eusten zion bere aurpegiari; (...).